GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

berria.info | Anjel Lertxundi 2013/7/18

Espainulot

Hezkuntzaren erreforma hasi da legezko lehen urratsak ematen. Wertek erasokor erantzun die zuzenketei, baita testuan kosmetika pixka bat egiteko saiotxoei ere: iniziatiba guztiak bota ditu atzera.

Lege berriaren asmoa iragarri zenetik gaurdaino, Wert haserrekor agertu da, eta ministroaren haserre harroak, ironia zerabilen ustean, haserrea zabaldu du hezkuntzarekin zerikusia duten sektore guztietan. Eskuinarena da, ordea, ministroaren haserrea: ezin du eraman hezkuntza bere ideal autoritario, elebakar eta elitistatik urrun ikustea, eta eskola espainoldu nahi zuen ministroa eskuinaren txalo artean itzuliko da etxera, legean min-min utzi ondoren bere ideologia autoritarioaren eta berdintasunaren kontrako espirituaren ozpina.

Mahai gaineko paperen artean, Txomin Peillenen testu bat, gorriz nabarmendu nuen paragrafo batekin: Zuberoan espainultzen esaten omen diote haserretzeari eta espainulot haserre- kor suminduari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo