GARA > Idatzia > Kultura

gazte literatura

Irakurle gazteari frantsesez

p050_f01.jpg

p050_f02.jpg

Ainara MAIA

Hitzaurrea Frantziatik egiten dio irakurleari idazleak, hizkuntzen inguruko galdera batekin: zenbat hizkuntza ezberdinetan dakizue zuek hitz egiten?

Zorioneko opor eta ikas bidaia batekin hasten da gaztetxoen maitasunezko istorio hau. Frantziarako ikas bidaia bat kontatzen du liburuko protagonistak lehenengo pertsonan, eta berak ikasiz batera, frantses hizkuntza irakasten dio irakurleari eta familia frantseseko esperientzia erakusten.

Je t'aime Frantzian esaten den bezala, miluju tebe Txekian esaten da, Alemanian ich liebe dich, maite zaitut Euskal Herrian, te amo Espainian eta I love you Ingalaterran, adibidez.

Ergelak bakarrik aspertzen dira mundu honetan, eta ni gazteentzako literaturako ipuin honekin natorkizue oraingo honetan. Gomendagarria da benetan gaztetxoek irakurriz ongi pasa dezaten eta helduek denbora pasa arina izan dezaten.

Tour Eiffel-aren aitzakian, hizkuntzak nahasten ditu idazleak ipuin honetan, eta Parisen ezaugarri nagusia «la inmensidad de la urbe» dela probestuz. Liburuko protagonista mutil gazteak frantsesa ikastearren bizitzea tokatu zaion Cornechon familiarekikoak kontatzen ditu, bere izena aipatu gabe, besteenak aipatuz: aita Jean eta ama Jeanne, anaia Bernard, Anicke eta Silvie arrebak, aitona Raymond, eta Robespierre zakurra.

Ipuinaren hasieratik bukaeraraino, galdu naiz gaztetxo baten lehenengo pertsonan kontatutako pasadizoetan, eta ipuina irakurri ahala, berehalako itzulpenak egiten dizkit frantsesetik gaztelaniara eta euskarara: C'est incroyable! Mon dieu, c'est incroyable! Es increible, dios mio, es increible! Sinesgaitza da, ene jainkoa, sinesgaitza! Quel scandale!

Gazteentzako ipuin honetan adin bereko baten esperientziak Frantzian topatuko ditu, lotsak eta ausardiak, eta deskubrimenduak, hala nola: foyer des jeunes, frantsesen gazte-lekua alegia.

Irakurtzen ari naizela ipuin arin eta entretenigarri hau, frantsesezko kantuak topatzen ditut, eta neure kolkorako abesten: Au claire de la lune, mon ami Pierrot, prêt moi ta plume pour ecrire un mot, ma chandelle est morte, je n'ai plus de feu, ouvre moi ta porte pour l'amour de dieu!

Eta nik Iturralderen ipuin honetako hitzei nire bihotzeko ateak ireki dizkiot, hogeita hamazazpi urte izan arren, eta ez hamazazpi. Je t'aime, moi non plus abestiaz kutsatu naiz, eta ohartarazi edozein muxukatzeko ez dela maitatu beharrik, baizik eta, agian, bihotz kolpe soil bat. Norbait muxukatzeko ez da nobio izan beharrik ezta neska frantsesa izan beharrik ere.

Ni emakume heldu izanik, bihotz osoz maite dudalako muxukatzen dut nire gizona, eta maitasuna egiten. Sur le pont d'Avignon on y danse, on y danse, sur le pont d'Avignon on y danse tous en rond! kantu frantsesaren airean Pariseko karriketan nenbilela iruditu zait nire mutil-lagunarekin eskutik helduta, uda sargoritsu honetan, ilargiaren argitan, abuztuko gau batez.

Orriak pasa ahala, egunak pasatu dira oharkabean irakurle honentzat, gauza guztiek baitute beren amaiera, dudarik ez. Tu m'aimes? Oui, oui! Hemen Frantzian Je t'aime esaten dutelako, nik te amo esaten diot. Azken orrialderako bidaia barrez eta algara batean egingo du irakurleak.

Zenbat hizkuntza ezberdinetan dakizue je t'aime esaten? Beste era batera esanda: zein hizkuntzatan dakizue maitatzen? Au revoir eta à bientôt!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo