
UDATE
1813. urtea gogoan, antzinako ontziak «Itsasoari zelatan»



GARA | DONOSTIA
«Itsasoari zelatan» aritu ziren atzo Donostian, 1813ko uztailean itsasotik blokeoa hasi eta horrek hiria suntsitzeko eta erretzeko bide eman zuela gogoratzeko. Goizean goizetik antigoaleko arraun eta bela ontziak itsasoratu ziren Donostiako portuan eta Pasai San Pedroko Ondartxon, eta eguerdia iritsi aurretik sartu ziren Kontxako badian, eta arratsaldean, erakustaldi estropada bikaina gauzatu zuten. 1813ko ekitaldiek gaur izango dute segida, 09.00tan, gaur egungo itsasontzien elkarretaratzearekin.