UDATE
Maider Lopez donostiarra Istanbuleko Bienalean izango da irailean
GARA | DONOSTIA
Istanbuleko Bienalaren 13. edizioa egingo da datorren irailean, «Mom, am I barbarian?» («Ama, barbaroa al naiz?») izenburupean, eta Maider Lopez artista donostiarrak proposatutako egitasmo batek parte hartuko du bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.
Maider Lopez donostiarrak proposatutako egitasmoaren helburua, hain zuzen, ingurumenaren erabileraren bitartez hiriko espazioa eraldatzeko dugun gaitasuna eta erabilera horrek sortzen dituen arkitektura berriak erakustea da, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.