GARA > Idatzia > Mundua

hauteskundeak TXILEn

Evelyn Matthei ministro ohia izango da kontserbadoreen hautagaia

Evelyn Matthei ministro ohia izango da Gobernu koalizioko hautagaia azaroan egingo diren lehendakaritzarako hauteskundeetan. Michelle Bachelet presidente ohiaren kontra lehiatu beharko du. Joan den astean, UDI taldeko hautagaiak, Pablo Longueira kontserbadoreak, bere hautagaitza bertan behera utzi zuen osasun arrazoiak argudiatuz. Bere ordez Matthei hautatu du alderdi eskuindarrak, koalizioa osatzen duten RN taldearen oniritziarekin. Bere aita Augusto Pinocheten garaiko goi mailako jenerala izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo