GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Baionako Masterra

Larretxeak eta Ducassouk bete dute lehen helburua

Ordu eta erdiko partida jokatu ostean, Herve Etxeberri eta Thierry Harizmendi mendean hartu, eta etzi eguerdian Moderne trinketean jokatuko den finalean arituko dira, txapela lortzeko asmoarekin.

p032_f02.jpg

LARRETXEA-DUCASSOU 40

ETXEBERRI-HARIZMENDI 37

Jon LEUNDA

Larretxeak eta Ducassou II.ak lortu zuten herenegun gauean Baionako Masterreko finala jokatzeko lehen txartela. Norgehiagoka estua izan zen, markagailuan emozioa amaierara arte egon zen, eta neurketa oso luzea atera zen, baina partida bera ez zen ona atera.

Izan ere, partida luzea eta estua izateak ez dauka neurketa on batekin zerikusirik, eta hori izan zen lehen finalerdian gertatu zena. Modernen jokatzea oso zaila zen, sekulako beroa egiten baitzuen, eta baldintzak ez ziren onak kirola egiteko.

Ikusten dagoenari, ordea, horrek berdin izaten dio, eta pilotariek zuten guztia eman zuten, alde horretatik ez dago inongo aitzakiarik. Larretxea eta Ducassou ziren irabazteko faboritoak, eta hasieratik hartu zuten aurre markagailuan. 8-0 aitzineratu ziren, baina Etxeberri eta Harizmendi partidan sartzen hasi ziren, eta 13-13 berdindu zuten. Hortik aurrera markagailuan ia ez zen alderik egon, eta horrelaxe sartu ziren azken txanpara. Horrelakoetan, freskoen daudenek irabazten dute normalean, eta horixe bera geratu zen. Olivier Larretxea eta Battitte Ducassou hobeto iritsi ziren amaierara, akats gutxiago egin zituzten, eta etzi eguerdian jokatuko den final handian izateko txartela lortu zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo