Biarritz berria nolakoa izan daitekeen ikusten hasteko tenorea iritsi da
J.L.
Biarritzek hastear dagoen denboraldian zer egin dezakeen eta nolakoa izango den ikusten hasteko tenorea heldu da. Lapurtarrek gaur lagunarteko neurketa, prestakuntzarako balioko duena, eta aldi berean zaleen aurrean aurkezteko balioko duena, jokatuko dute Grenobleren aurka, 19.00etan, Agileran. Norgehiagoka lagunartekoa izan arren, zaleen aurrean irabaztea eta itxura ona ematea beti izaten da garrantzitsua.
Lapurtarren aurtengo helburu nagusia Heineken Kopan jokatzeko txartela lortzea izango da. Jokalariei dagokionez, Menini, Perez, Waenga, Fono, Lockley, Furno eta Pietersen dira berriak. Gray, Thion, Blaauw, Lauret, Barraque, Bosch eta Haylet Petty faltako dira, taldea utzi baitute.