GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Baionako Masterra

Waltari eta Ozafrain dira txapela lortzeko faboritoak

Kubakoak eta Bankakoak hasieratik hartu zuten aurrea, eta norgehiagoka handia egin ostean lortu zuten finalerako txartela. Sorhuetek eta Ezkurrak irabazi ez arren, norgehiagoka bikaina jokatu zuten.

p034_f02.jpg

WALTARI-OZAFRAIN 40

SORHUET-EZKURRA 28

Jon LEUNDA

Waltarik eta Ozafrainek lortu zuten Baionako Masterreko finala jokatzeko bigarren txartela. Eta lortu, gainera, norgehiagoka handi bat egin ostean lortu zuten, baina ez beraiek bakarrik, galtzaileek ere oso partida ona egin baitzuten. Irabazleek hasieratik hartu zuten aurre, eta horrelaxe amaitu zuten. 9-2 aitzineratu ziren, eta hor lortutako zazpi kintze horietako zuloa oso garrantzitsua izan zen norgehiagokaren amaieran. Izan ere, Sorhueti eta Ezkurrari lehen tantoetan kostatu egin zitzaien jokoan sartzea, baina behin hori lortu zutenean, oso partida handia egin zuten.

Lau pilotariek eman zuten maila handia, baina Waltari eta Ozafrain bezalako pilotariei zazpi kintzeko aldea kentzea ia ezinezkoa da, eta Sorhuet eta Ezkurra finala jokatzeko txartela lortu gabe geratu ziren.

Herenegun gaueko berririk onenetakoa, ordea, Waltariren jokoa izan zen. Kubakoaren maila inork ez du zalantzan jartzen, baina orain arte berak tantoak oso azkar finitu izan ditu, saketik ez bazen hurrengo jokaldian, baina herenegun garbi erakutsi zuen tantoak lantzen ere badakiela. Ozafrainek ere itxura paregabea eman zuen. Bera da Masterreko zaharrena, baina oraindik pilotan oso erraz egiten jarraitzen du, nahiz eta freskotasuna galdu duen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo