GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherrik laugarren txapela ziurtatu nahi du

J.L.

Berangon jokatuko da gaur, 17.30ean, 580 kilokoan bigarren jardunaldia. Bertan Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi A, Gaztedi B, Getxo eta Mutriku neurtuko dira.

Goiherri taldeak txapela erabakita utzi nahi du gaurko saioaren ostean. Berdeek orain arteko hiru txapelak lortu dituzte, eta laugarrena era nahi dute. Lehen jardunaldian onenak izan ziren, eta gaur emaitza errepikatuko balute, txapela ia seguru izango lukete, azkeneko jardunaldian oso lan txarra egin beharko bailukete, hori galdu ahal izateko.

Gaztedi A izan zen bigarren lehen jardunaldian, eta haiek ere emaitza errepikatzen badute, bigarren postua seguru izango lukete, baina postu horrek estuagoa ematen du, Mutriku saiatuko baita gorritxoei aurre hartu eta gauzak estu jartzen. Laugarren postuan berdinduta geratu ziren lehen jardunaldian Goiherriren eta Gaztediren bigarren taldeak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo