UDATE
Sagardoarekin txotx eginez amaitu dituzte Astigarragako jaiak
GARA | GASTEIZ
Sagardo Egunarekin agurtu dituzte Astigarragako 2013ko Santio jaiak. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogilek 2.000 sagardo botila eskaini zituzten festan. Egun osoko egitarauan idi dema, bertsolariak, eta elkartasun bazkaria izan ziren. Gauean, Aborto Fallido, Anboters eta Txema taldeak aritu ziren. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herri osoan egiten diren halako jaialdien artean zaharrena da.