GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Baionako Masterreko finala

Gaizki hasi arren, Waltari eta Ozafrain txapeldun

Larretxeak eta Ducassou II.ak hasiera ezin hobea izan zuten, 3-15 aurreratuz, baina hortxe geratu ziren.

p033_f01_148x116.jpg

WALTARI-OZAFRAIN 40

LARRETXEA-DUCASSOU 21

Jon LEUNDA

Waltarik eta Ozafrainek aurreikuspenak bete egin zituzten, eta beraiek irabazi zuten atzo eguerdian jokatutako Baionako Masterreko finala. Amaierako markagailua ikusita, ordea, ez da erraza finalaren xehetasunak ematea, izan ere, galtzaileek 13 kintzeko aldea ukan zuten, 3-15 irabazten ari zirenean. Baina gero beste sei tanto gehiago bakarrik egin ahal izan zituzten.

Larretxearen eta Ducassou II.aren hasiera, bikaina izan zen. Oso denbora gutxian 3-15 jarri ziren aurretik, eta aurkariak erabat jota ikusten ziren. Waltari haserre zebilen, ez zuen asmatzen, eta Ozafarin, berriz, ezinean. Beraz, finalak ezusteko amaiera izateko itxura guztia zeukan, baina, ezustea, gero eman zen, baina ez ematen zuen bezalakoa.

Faboritoek sakea berreskuratzearekin batera amaitu zen neurketa. Tantoak bata bestearen atzetik egiten hasi ziren, eta 37-6ko partziala lortu zuten, garaipena eskuratzeko. Larretxeari eta Ducassouri zer gertatu zitzaien esatea ez da erraza, segur aski beraiek ere ez baitute jakingo. Ezin hobeto hasi ziren, norgehiagoka kontrolpean ukan zuten, baina aurkariak tantoak pilatzen hasi zirenean erabat hondoratu ziren, partidatik kanpo geratzeraino.

Moderne bezalako trinket azkar batean Waltariri jokatzen uzten baldin bazaio, ez dago zer eginik. Sakearekin sekulako triskantza egiten du. Hasierako jokaldiarekin ez badu egiten tantoa, hurrengo pilotakadan egiten du, eta atzokoan ere horixe egin zuen. Amerikarrak 16 tanto egin zituen saketik, ia erdiak, eta hori alde handia da, Larretxeak lau besterik ez baitzituen egin.

Ozafrainek, aldiz, ia ez zuen lanik izan neurketa berdindu eta gero, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuten faboritoek. Bukatu ostean, zaleen aurpegietan tristura nabari zen, ez baitzuten esperotako finalik ikusi. Lehen zati itxaropentsu baten ostean, bigarrengoan ez zen kolorerik izan, eta zaleek emozioa eta partida ederrak ikusi nahi izaten dituzte.

Irujo y Merino II se llevan un apretado triunfo en Etxebarri

Juan Martínez de Irujo y David Merino lograron imponerse ayer en Etxebarri ante Jon Jaunarena y Aitor Zubieta 22-20 en un emocionante partido. Irujo fue el mejor de los cuatro al firmar un encuentro brillante -4 saques, 11 tantos y 2 errores-. Jaunarena y Zubieta estuvieron por delante hasta el 13 iguales, pero la apretada victoria fue a parar a manos de la pareja colorada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo