GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Popo» Larre: Justiziak ahaztua, herriak gogoan

Euskal Herrian argitu gabeko desagerpen ugari izan dira, eta denak ez dira frankismoak eragindakoak izan. Azken horietakoa da Jean Luis Popo Larrerena, orain dela 30 urtez geroztik inork ikusi ez duena. Landetan Iparretarrak erakundeko zenbait militanteren eta frantses polizien arteko tiroketa hura gertatu zenetik gaur artean, alferrikakoak izan dira gazte heletarrari gertatutakoa argitzeko ahalegin guztiak, eta nabarmenak Estatu frantseseko Justiziaren eta Poliziaren oztopoak ikerketa hori oztopatzeko. Gertatutakoaren gaineko zantzu gehienak eta polizien kontraesanak alde batera utzita, kasua ez zen epaiketara iritsi. Eta badira elementu gehiago desagerpen hark misteriotik gutxi duela, edo gutxienez ikerketa zorrotza behar zuela, erakusten dutenak: tiroketa izan zen lekutik gertuko hondartza batean aurkitutako gorpua kasu. Poliziaren arabera 15 urteko gazte batena zen, baina, gaztearen familiaren arabera, inondik inora ez zen berea; epaile batek zenbait urteren buruan gorpuzkin horiek aztertzea agindu zuenean, gainera, hilobia profanatuta zegoen. Estatu frantsesari huskeria iruditzen zaizkion elementu ilunak.

Lagun asko desagertu dira herri honetan, baina desagerpen horietatik gutxi dira misteriotsuak. Popo Larre desagertu zenetik 30 urte joan dira jada, baina absentzia presentzia bihurtzen ohituta dagoen herri honen gogoan dago oraindik, eta hala erakutsiko du gaur Heletan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo