GARA > Idatzia > Euskal Herria

Joxe Iturria gudaria omendu du Gernikak

p012_f03_71662.jpg


GARA | GERNIKA

Joxe Iturria lesakarra omendu du Gernikako alkate den Jose Maria Gorroñok (EH Bildu), Gernikako eta Durangoko bonbardaketetatik bizirik atera baitzen. Gaur egun 98 urte ditu Iturriak.

Bertako Udalak jakinarazi duenez, Loiola izeneko «batailoi mitikoko kidea izan zen» Iturria, hau da, Francisco Franco buru zuten soldaduen aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Eusko Gudarosteko batailoietako bat.

Txoferra zen Joxe Iturria, eta harrapatu eta Gasteizko El Carmelo espetxean sartu zuten preso. Hau guztia ekarri du Gernikako Udalak gogora, ekitaldi xume hau dela arrazoia.

Horrez gain, Angel Viñas historialariak "La destrucción de Guernica" bere liburu berria aurkeztu zuen herrian, atzo arratsaldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo