udate | BALLETA
OSE eta Biarritzeko Balletak «Errauskine» antzeztuko dute gaur Santanderren
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (OSE) eta Biarritzeko Malandain Balletak Santanderreko Nazioarteko Jaialdian antzeztuko dute gaur Prokofieven «Errauskine» lana. Bertsio honetan Thierry Malandian koreografoak izar dantzari baten ibilbidea jarraitzen du, zalantza, ukazioa, sufrimendua eta itxaropena topatzen ditu bidean, argira iristen den arte. Santanderretik pasa ostean, Miarritzeko Gare du Midira iritsiko da datorren irailaren 6an, Le Temps d' Aimer la Danse jaialdiaren baitan. Azaroan, Iruñeko Baluarten arituko dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu denboraldian.