GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

herriz herri

Bera izan da Nafarroako Ligako bigarren jardunaldiko onena


J.L.

Bera izan zen ostiral gauean jokatu zen Nafarroako Herriz Herri Txapelketako onena. Bi proba konbinatuetan nagusi izan zen, eta txapela lortzeko faborito nagusietako bat bihurtu da.

Lehen proba konbinatuan, lokotx-biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta trontza izaten dira. Hor Bera izan zen nagusi, eta bere atzetik sailkatu zen Arraioz. Hirugarren Menditarrak taldea sailkatu zen, eta laugarren, berriz, Berriozar izan zen. Sailkapen nagusian, Bera, Menditarrak, eta Arraioz berdinduta doaz. Laugarren postuan, berriz, Berriozar geratu da.

Bigarren proba konbinatuan, berriz, txinga-eroatea, ingude-altxatzea eta harri-jasotzea izaten dira, eta hor ere Berak irabazi zuen. Berriozar sailkatu zen bigarren postuan, eta hirugarren berdinduta geratu ziren Arraioz eta Menditarrak. Sailkapen nagusian, Bera doa lehen postuan, eta atzetik ditu Berriozar, Arraioz eta Menditarrak.

Hirugarren jardunaldia datorren igande eguerdian izango da Gorritiko pilotalekuan 12.30ean. Laugarrena eta azkena, berriz, abuztuaren azkeneko egunean jokatuko da Berriozarren, eta hantxe erabakiko da aurtengo txapelduna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo