GARA > Idatzia > Euskal Herria

22. urtemuga

Morlansen hildakoak gogoan izan dituzte berriz

Guardia Zibilak duela 22 urte Donostiako Morlans auzoan egin zuen operazioak biziki astindu zuen Euskal Herria, eta aurten ere hiru hildakoak omendu dituzte senideek eta lagunek, GARAri jakinarazi diotenez. Hiru lore sorta paratu dituzte, bakoitza bati eskainia.

Jokin Leunda, 35 urteko beasaindarra, Patxi Itziar, 40 urteko debarra, eta Iñaki Ormaetxea, 24 urteko urbinarra zendu ziren Tolaretxe etxean, Guardia Zibilak tirokatuta, tokia lau orduz setiatu ostean.

Aurreko urteotan behin eta berriro saiatu dira Estatuko ordezkariak haien aldeko ekitaldia zapuzten, baina aurten ere oroimena ez dela falta izan nabarmendu dute senideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo