UDATE
Emanaldi ugari Erriberri, Bera, Viana eta Garesen Cultur programaren eskutik
GARA | BILBO
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Sailak bultzatutako Cultur programaren harira, hainbat musika emanaldi izango dira aste honetan. Gaur, Amaia Huarte sopranoak eta Juan Urdaniz pianistak kontzertua eskainiko dute Erriberriko frantziskotarren elizan 20.00etan. Bihar Keltiar Aldea folk taldea arituko da Vianako Foruen Plazan, 21.00etan. Le Swing Dixieland Bandek jazzarekin girotuko du Berako Altzate asteazkenean, 20.30ean. Tuterako Lambretos taldea Garesen arituko da ostegun gauean.
Aurtengo ediziorako, Cultur programak 34 emanaldi antolatu ditu Nafarroako hainbat toki esanguratsutan; Orgi basoa, Zugarramurdiko kobazuloak, Martzillako jauregia, Leire, Irantzu eta La Oliva monasterioetan eta Orreagan, besteak beste.