katalunia
Salmentetan %11,8 behera egin du haur eta gazte literaturak
Haur eta gazte literatura liburuen salmentan beherakada esanguratsua izan da 2013ko lehen seihilekoan. Urtean salmenta gehien izaten den tartea neurtzea falta da, baina «zaila» izango omen da urte erdian izandako galera berreskuratzea. Argitaletxeen arloan, fakturazio datua azken hamar urteotako txarrena izan da, %35eko beherakada izan baitu salmentak oro har.