GARA > Idatzia > Kultura

udate | city pass

Uharte Arakil, artzainen lurralde beste behin

 


 
GARA | GASTEIZ

Artzain Egunaren 46. edizioa ospatuko dute igandean, hilaren 25ean, Uharte Arakilen. Egun osoan artzainaren figura omentzeko hainbat ekitaldi izango dira urtero legez, tartean ardi mozte mekanikoaren txapelketa eta bertako arrazetako artzain txakurren lehiaketa.

10.30ean emango diote hasiera egitarauari Nafarroako latxa-ardi esne gordinaz egindako gaztaren XXXII. Txapelketarekin. Bertan saritutak0 gaztak enkantean jarriko dira, eta, dastatu ondoren, gaztaren feria abiatuko da. Hurrena, urteko latxa ardiaren txapelketarik garrantzitsuena izango da, Latxa berezko abere arrazaren X. Lehiaketa Nazionalarekin, 10.30etik 13.30era. Goizean zehar ere, Nafarroako latxa ardiaren erakusketa egongo da zabalik, eta esne-ekoizpen lehiaketa ere egingo dute. 11.30ean, bestalde, Aralar eta Andia arteko artaldeen aldaketa historikoa gauzatuko da. 11.00etatik 12.00etara, beste erakusketa batek euskal artzain txakurrak, Pirinioetako artzain txakurrak eta galzorian diren arrazak erakutsiko ditu. Eguerditik aurrera, ardiki gisatuaren txapelketa izango da, eta dastatzeko aukera ere bai, eta jarraian, Nafarroako ardoak hartuko du protagonismoa, beste dastatze saio batekin. Horrez gain, herri bazkaria egingo dute Uharten, eta goiz osoan zehar, gazta eta eskuz egindako produktuak egongo dira ikusgai. Euskal dantzek eta zanpantzarrek alaituko dute giroa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo