Josemari Lopez de Larrea | Oion
Marra gorriak
«Marra gorria» zeharkatu omen du Siriako Gobernuak. Herrialde hartan basakeria galantak gertatzen dira egunero, alde guztiek eraginak, baina orain ba omen dago hara sartzeko nahikoa arrazoi. Damaskon NBEren ikertzaileak tirokatu izanak areagotu egin du erasorako sukarra, nork tirokatu zituen jakin gabe ere.
GARAren atzoko edizioak gogorarazi zuenez, arma kimikoak erruz erabili izan dituzte historian zehar, batzuetan «onek», bestetan «gaiztoek». Oraingoan «gaiztoak» izan dira eta, dirudienez, Siria bonbardatu beharra dago ezinbestean, NBEren agindua tarteko zein agindurik gabe. Zeren izenean?