GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA 2

Genets taldeak lehen postuan kokatzeko aukera ederra galdu du


GENETS 0

TOULOUSE B 2

 

Jon LEUNDA

Genetsek sailkapenaren buruan jartzeko aukera paregabea galdu zuen, etxean galdu ostean. Angeluarrek ez zuten partida ona egin, eta kalitate handiko jokalari gaztez osatutako taldearen aurka galdu zuten, itxaropenez beteta joan ziren zaleei zalantza asko sortuz.

Avironek, berriz, sailkapeneko azkeneko postuan pasa beharko du datorren astea, atzo 1-0 Chaurayren zelaian galdu ostean. Baionarrek pasa den astean egin zutena baino norgehiagoka hobea egin zuten, baina ez irabazteko adinekoa. Datorren astetik aurrera puntuak batu beharko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo