GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Azkar» izan zen garaile, Artzain Txakurren txapelketan

GARA | LEGAZPI

Pasa den igandean ospatu zuten Legazpin aurtengo Gipuzkoako Artzain Eguna, hitzordu hori artzainen, legazpiarren eta bisitarien topagune bihurtuz.

Arratsaldean Gipuzkoako 45. Artzain Txakurren Txapelketa jokatu zen, Urtatzako zelaian. Herrialdeko sei txakurrek parte hartu zuten lehian, eta azkenean, Juan Jose Arrizabalagaren «Azkar» txakurra atera zen garaile.

Gazta eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan zuten bertaratuek, eta beste jarduera asko ere izan ziren Legazpin, egun osoan; esaterako, Gipuzkoako artzain gaztaren 29. Lehiaketa, ardi okela prestatzeko Gipuzkoako 23. Lehiaketa edota Euskal Herriko latxa arrazako ardi eta aharien erakusketa. Gaztetxoen gazta lehiaketa ere izan zen, baita gazta nola egiten den ikasteko tailer bereziak ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo