Animazio tailerra egingo dute San Telmo Museoan, Zinemaldiaren harira
GARA | DONOSTIA
Zinemaldiaren 61. ediziorako gutxi falta denez, Donostiako San Telmo Museoak zinemarekin harremana duen tailer bat antolatu du, hilaren 10etik 13ra. Animazio tailerra izango da, hain zuzen ere. Gehienez 12 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da santelmo@donostia.org helbidera idatzita, edota 943 48 15 69 telefonora deituta. Matrikularen prezioa 28 eurokoa izango da eta honen barruan sartzen da «1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea» erakusketa ikusteko sarrera bisita gidatuarekin, irailaren 5ean. Mintegia gidatzeaz arduratuko da Isabel Herguera aditua, Kataluniako ANIMAC erakusketako zuzendari ohia.