GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Langabeziak gora, prekarietateak ere bai

Herenegun, Mariano Rajoy presidente espainiarrak iragarri zuen langabeziari buruzko abuztuko datuak oso garrantzitsuak zirela, 2000. urtetik abuztuan izan diren onenak. Espero izatekoa zen, hortaz, langabezia tasaren joeraren aldaketa nabarmena. Baina ez. Espero zen albiste ona Rajoyren iragarpenean geratu zen, langabeziak Estatuan behera egin badu ere, 31 langabe gutxiago egotea ez baita zintzarria jotzeko moduko jaitsiera. Gainera, «datu on» horiek beste aldagai batzuenak estaltzeko erabili ohi dituzte. Esate baterako, kontratazioa iaz baino txikiagoa izan da eta kontratuak, gero eta eskasagoak.

Beste horrenbeste gertatzen da Hego Euskal Herrian eta, gainera, langabeziaren datuak are okerragoak dira, abuztuan langabeen kopuruak gora egin du eta.

Egoera horren aurrean ez da nahikoa hurrengo urtean edo auskalo noiz egoerak hobera egingo duela esatea. Eta, are gutxiago, Madrilek ezarritako lan erreformak ontzat jotzea. Izan ere, ikusita dago horiek ez dutela langabezia tasa murrizteko balio, eta halako murrizketa lortuko balute ere, lan baldintza duinen eta langileen osasun eta segurtasunaren bizkar lortuko luketela. Izan ere, dagoeneko, langabezia tasa murriztu gabe ere, lan prekarietatea gero eta handiagoa da. Eta patronalak gehiago eskatzen du, prekarietate handiagoa, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo