GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

EITBk greba eskubidea urratu zuen joan den maiatzaren 30ean

 

GARA | BILBO

Maiatzaren 30ean gehiengo sindikalak eta eragile ugarik greba orokorra deitu zuten, EITBn oso jarraipen zabala izan zuena.

Aurrekoetan gertatu bezala, greba egunaren bezperan zein biharamunean publizitatea programatu zen, eta horrela greba eskubidea urratu, egun horretako lana ezohiko moduan egiten baita. Greba batzordeak egoera hau salatu zuen Lan Ikuskaritzan, eta prozedura amaituta, atzo jaso zuten sindikatuek emandako epaia. Ikuskariak arau urraketatzat jo du ETBko zuzendaritzaren jokabidea, eta dagokion zigor-akta egin du. Maila apalagoan, Batzordeak salatu zuen albistegietan «kolatutako» bi publizitate patrozionioak ez ditu jo eskubide urraketatzat.

Aurrera begira

Lan Ikuskaritzak zabaldutako erabakiaren inguruan, LAB sindikatuak ondorengoa ondorioztatu du: «Greba egunean dekretuz ezin izango da publizitaterik emititu, eta biharamunean ez da publizitaterik programatuta egongo». Sindikatuak gehitu du: «Ikusteko dago zer asmatuko duen ordurako zuzendaritzak langileon eskubideen aldeko borrokak oztopatzen jarraitzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo