Zinemaldiaren gaineko azken xehetasunak
Todd Haynes zuzendaria izango da epaimahai ofizialeko presidentea
«I'm not there» filmaren zuzendaria izango da Zinemaldiaren 61. edizioko Sail Ofizialeko lanak epaitu beharko dituen epaimahaiko burua. Jaialdiko zuzendaritzak bestelako xehetasunen berri ere eman zuen atzo. Adibidez, iragarri zuten kritikaren Fipresci Sari Nagusia «La vie d'Adèle» filmak jasoko duela, bai eta «Paraiso», «Dallas buyers club» eta «L'amour est un crime parfait» gurean izango ditugula ere.
Nagore BELASTEGI | DONOSTIA
Zinemaldiaren 61. edizioak ekin die atariko lanei. Urtero bezala, iraileko lehenengo ostiralean aurkezpen orokorra egin zuten atzo zinema jaialdiaren gaineko azken xehetasunak jakinarazteko asmoz. Horien artean, sari desberdinak banatuko dituzten epaimahaiak zein profesionalek osatuko dituzten aditzera eman zuten. Poza nabaritu zen kazetari eta zinemazaleen artean Todd Haynes idazle, zuzendari eta ekoizle estatubatuarra Epaimahai Ofizialeko presidentea izango dela jakitean.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak adierazi zuenez, oso pozik daude Haynes Donostian izango delako, zinema independente iparramerikarreko erreferente bat delako. «Zuzendari handia da, diskurtso zabalekoa -aipatu zuen-; epaimahaiak banatzen dituen sariak koherenteak izatea nahi dugu».
Haynesek kritikaren eta ikusleriaren errespetua du bere film guztiak zuzendu eta idazten dituelako. «Velvet Goldmine» (1998), «Far From Heaven» (2002) edo «I'm not there» (2007) film arrakastatsuen sortzaileak, telebistarako pausoa eman du, eta egin duen azken lana «Mildred Pierce» (2011), HBO katerako bost orduko mini-telesaila izan da.
Gainerako epaimahaikideak banan-banan izendatu zituzten Maialen Beloki eta Joxean Fernandez Zuzendaritza Batzordeko kideek, Maria Cristina hotelean prestatutako ekitaldian.
Mariela Besuievsky Tornasol Films ekoiztetxeko kidea da eta 118 film baino gehiagotan parte hartu du, horien artean «El secreto de sus ojos» (J.J. Campanella) edo Alex de la Iglesiasek zuzenduriko «Los crímenes de Oxford» eta «Balada triste de trompeta».
Valeria Bruni Tedeschi eta Paulina Garcia antzerki lanetan aritzeagatik dira ezagunak, eta David Bryne, berriz, Talking Heads rock taldeko buru izateagatik. Horrez gain, Luaka Bob diskoetxearen sortzailea da eta argazkigintzan zein zinemagintzan ere aritu da.
Cesc Gay zuzendari katalanak ere parte hartuko du Sail Ofizialeko filmak epaitzeko arduran. Honek «En la ciudad» lana ekarri zuen Zinemaldira 2003an, eta horrekin lau Goya izendapen lortu zituen.
Azkenik, Diego Luna mexikarra, Alfonso Cuaron zuzendariaren «Y tu mamá también» filman agertzeagatik ospetsu egin zen aktorea, izango dugu gurean. Honek, ibilbide arrakastatsua izan du Mexikon bertan, baita atzerrian ere, zineman zein antzerkian ibili delako.
Epaimahai ofizialak Sail Ofizialeko filmik onena, antzezpen onenak eta zuzendaririk onena aukeratu beharko dute. Baina bestelako epaimahaiak ere badira. Alegia, Zuzendari Berriak saileko epaimahaiko presidentea Marina Stavenhagen Mexikoko Zinemagintza Institutuko zuzendari nagusi ohia izango da; Horizontes sailekoa Bruno Bettati ekoizlea; Zinemira sailekoa Asier Altuna zuzendaria; eta zinema ikasleen nazioarteko topaketen epaimahaikoa Amat Escalante zinemagilea.
«La vie d'Adèle» inaugurazioan
Epaimahaikideen izenez aparte, ez zen ustekabe handirik izan aurkezpen nagusian, baina jakin genuen, adibidez, urteko kritikaren Fipresci film saridun guztien artean onena zein den. Abdellatif Kechicheren «La vie d'Adèle» filma aukeratu dute Fipresci Sari Nagusia eskuratzeko eta inaugurazio galan emango diote. Horregatik, galaren ostean, film horren emanaldi berezi bat izango da, irailaren 20an 23.30ean Kursaaleko bigarren aretoan.
«La vie d'Adèle» zintak Canneseko azken jaialdiko Urrezko Palmorria irabazi zuen. Honek hamabost urteko neska baten istorioa kontatzen du, zeinen bizitza hankaz gora jarriko den ile urdina duen neska bat ezagutzen duenean; Emmak desioa aurkiaraziko dio.
Era berean, sail desberdinetan eskainiko diren filmen izen gehienak dagoeneko ezagutzen baldin baditugu ere, azkenengo izenburuak baieztatu zituzten. Zuzendari Berriak sailean Mariana Chenilloren «Paraiso» komedia eskainiko da. Perlak sailean, berriz, Jean-Marc Valle kanadarraren «Dallas buyers club» filma, Matthew MacConaughey, Jared Leto eta Jennifer Garner Hollywoodeko aktoreak protagonista dituen lana ikusi ahal izango dugu. Sail horretan bertan, Arnaud eta Jean-Marie Larrieu anaien «L'amour est un crime parfait», bere ikasleekin maitasun-harremanak izateko ohitura duen unibertsitateko irakasle baten inguruko lana. Istorioa nahastu egingo da ikasleetako bat desagertzen denean.
Irailaren 20tik 28ra ospatuko den aurtengo edizio honen inguruan baikor agertu da Rebordinos zuzendaria. Iazko 60. urteurreneko edizioaren arrakasta ikusirik, aurten ere ildo beretik jarraitzeko asmoa du Zinemaldiak. Horregatik, antolatzaileek konfiantza osoa dute ikusleengan eta uste dute aurtengoa ere ekitaldi polita eta arrakastatsua izango dela. «Era askotako istorioak daude: barre edo negar egitekoak, beste mundu batera eramango gaituztenak edo mundu honetan gertatzen denaren gainean pentsarazten digutenak. Jaialdi anitza izango da, eta ikusle bakoitzak gustuko duen zerbait aurkitu ahal izangko du», nabarmendu zuen zuzendariak, pozik.
Fipresci Sari Nagusia zein lanek jasoko duen mundu osoko 254 kritikarien botoek erabakitzen dute. Aurtengoa Abdellatif Kechiche zuzendariak berak jasoko du Brahim Chioua ekoizleak lagundurik.
La Plaza de la Trinidad acogerá la muestra ambulante «Cinema Caravan», que tiene como intención fomentar la creatividad mediante la cultura japonesa. Entre otras películas, se proyectará el film de animación «El viaje de Chihiro».
Este año cualquiera puede ser director de cine gracias a la carpa que Gas Natural Fenosa pondrá en la Plaza Okendo. Todas las películas podrán verse en Facebook y entre los participantes sortearán entradas para la Sección Oficial.
Antes de que arranque el festival, entre el 10 y el 13 de setiembre, el museo San Telmo acogerá un taller de animación que correrá a cargo de la experta Isabel Herguera. La matricula incluye una visita guiada a la exposición temporal del museo.
John Travolta, Tommy Lee Jones, Dustin Hoffman, Ewan McGregor y Oliver Stone se subieron al escenario del Kursaal para recibir su farola plateada. Tras el incesante paseo por la alfombra roja de los cinco Premios Donostia del año pasado, la 61 edición de Zinemaldia será más tranquila. Aun así tendremos dos Premios Donostia con sus respectivas galas durante la semana de cine, Carmen Maura y Hugh Jackman.
El primero de los premios será entregado el 22 de setiembre, domingo. La madrileña Carmen Maura recibirá el premio que reconoce su trayectoria profesional coincidiendo con el estreno de «Las brujas de Zugarramurdi», de Alex de la Iglesia, en la que hace de la bruja más influyente de un akelarre. Junto a ella acudirá a Donostia Hugo Silva, ídolo de adolescentes. Maura está considerada la primera «chica Almodovar», aunque ha demostrado tener muchos más registros. En 2008 participó en «Tetro», de Francis Ford Coppola.
El australiano Hugh Jackman, en cambio, recibirá el premio el 27 y tras la gala se proyectará «Prisoners», de Denis Villeneuve, en una sesión especial. Aunque se hizo famoso gracias a la saga de «X-men» en el papel de Lobezno, ha tenido casi 40 papeles en el cine («Van Helsing», «Australia»...) y otros muchos en el teatro. El año pasado destacó por participar en el musical de Hollywood «Los miserables». N.B.
El museo Balenciaga de Getaria expone hasta mediados de octubre una selección de imágenes de películas en las que las divas del cine vistieron diseños del modisto vasco. Pedro Usabiaga es el comisario de esta muestra de cine.