GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bisita probokatzailea, lurraldea markatzea xede

Leitzako herriaren, Udalaren eta Nafarroako Parlamentuaren hitzari muzin eginda segitzen du Guardia Zibilak Leitzako Maxurrenea etxean. Hainbat manifestaziotan, udal erabaki eta abarretan argiro adierazi da: Maxurreneak herriarentzat izan behar du eta Guardia Zibilak ospa egin behar du bertatik. Atzo, Jorge Fernandez Diaz ministro espainiarrak bisita egin zuen Leitzara eta Maxurreneako kuartelean leuna izan ez zen mezua pasa zuen. Animaliak gernuarekin nola, bere bisitarekin lurraldea markatzera etorri zen, indar basatian indartsuagoak direla erakusten badute euskaldunek atzera joko dutela konbentzituta. Probo- kazio zabarra izan da. Eta antzua erabat.

Oker dabiltza, baina. Trikornioa, metraileta eta orro horiek baino eraginkorragoak diren «armak» badaudelako. Indar basatiaren mehatxua baino indartsuagoa delako demokraziaren «mehatxua», herri mobilizatu baten arrazoiek indar handiagoa dutelako uniforme horiek baino. Estiloan, estetikan, ezberdintasun bat ere badago. Izan ere, norberak nahi duen -eta indar espainiarren kasuan, diren- gisara markatzen du bere lurraldea. Hori egitera behartuta ikusten dute beren burua, euskal indarrek beste estilo batean lurraldea markatzen dutelako, indar basatiaren parametroetatik kanpo, beren indarra beste estilo batean baieztatuz. Aspaldidanik, etengabe, libre izan arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo