UDAZKEN-NEGUA
Kursaal Fundazioaren denboraldi berrirako sarrerak salgai daude
Kursaal Fundazioak denboraldi berrirako sarrerak gaur bertan jarriko ditu salgai. Kursaalen, Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan edota www.kutxa.net webgunean erosi ahal izango dira. Denboraldiak musika klasikoa eta herri musika eskainiko ditu beste behin. Bertan arituko dira, adibidez, Frantziako Orkestra Nazionala, Oxalys ganbera musika taldea, CND dantza konpainia, Lloyd Cole, The Tallest Man on Earth, Oreka TX, Kukai dantza taldea eta Kalakanen emanaldia). Familian gozatzeko pentsatuta dagoen zikloa ere ez da faltako.