BALANTZEA
Crystal Fighters izan da aurten Kutxa Kultur Festibaleko izarra
Ginmusica, Donostiako Igeldo parkean joan den asteburuan ospatutako Kutxa Kultur Festibalaren enpresa antolatzailea, oso pozik agertu da jaialdiaren bigarren edizioa burutu ostean. «Dudarik gabe, Crystal Fighters-ek hiri honetan azkenaldian egin den kontzerturik onenetarikoa eskaini zuen». Hauekin batera, Built To Spill eta Dinosaurs Jr taldeak ere nabarmendu zituzten. Bestalde, publikoaren jarrera eskertu zuten, euria egin arren jolas parkera igo zirelako.