GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI-zulaTZEA

Euskal Herriko Txapelketa mistoa jokatuko da Galdakaoko Urreta plazan

J.L.

Euskal Herriko Txapelketa mistoa jokatuko da bihar Galdakaoko Urreta plazan, 13.00etatik aurrera. Aldi berean, emakumezkoen txapela ere erabakiko da final berean.

Hiru bikotek eman dute izena, eta honako hauek izango dira bihar eguerdian lanean arituko direnak: Salut Bueno eta Gonzalo Rufrancos, Susana Maldonado eta Susana Gutierrez, eta Janire Egaña eta Eduardo Hidalgo izango dira txapelaren bila arituko diren bikoteak.

Emakumezkoek egingo duten lana aparte ere neurtuko da, izan ere, aurrez aipatu bezala, hor erabakiko da zein den Euskal Herriko onena.

Bigarren aldiz jokatuko da txapelketa hau, eta pasa den urtean Salut Buenok eta Luis Mariano Casillasek irabazi zuten. Azken hau ez da bihar lanean arituko, baina bai Salut, eta oraingoan Rufrancos izango du alboan. Biak ere maila handiko zulatzaileak dira, eta beraiek dira, adituen ustez, aurtengo Euskal Herriko txapela irabazteko faborito nagusiak.

Emakumezkoen mailako txapela lortzeko faboritoa ere Salut Bueno izango da. Zoritxarrez kirol honetan ez dira neska asko ari lanean, eta horietako batzuk ikusteko aukera izango da bihar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo