GARA > Idatzia > Euskal Herria

Filtrazioa Ballesteros eta Pamiesek egin zutela berretsi du Poliziak

GARA | MADRIL

2006ko maiatzean Behobiako Faisan tabernaren inguruan gertatutakoa ikertu duten poliziek ez dute zalantzarik agertu. Ustez «zerga iraultzailearen» aurkako sarekada bat ekiditeko informazioa filtratu zuten poliziakideak ezinbestean Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros buruzagiak izan zirela ziurtatu dute, epaiketa honen bigarren jardunaldian. Izan ere, horiek baino ez omen zuten datuen berri.

Filtrazioak sarekada zapuztu zuela sostengatzen du fiskalak. Hilabete batzuk beranduagoa atxilotua izango zen Joseba Elosua Faisan tabernako nagusiak ere lekuko gisa deklaratu zuen. Ulertu ez zuen telefono dei bitxi bat jaso zuela baieztatu zuen, baina ez daki nor zen beste aldean ezta zein helburu zuen ere. Fiskalaren ustez, Pamies zen, sarekadaren berri emateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo