GARA > Idatzia > Kultura

Udazkeneko kultura egitarauan, 60 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte Donostian

Victoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan, Imanol Larzabal aretoan eta Intxaurrondoko nahiz Larratxoko kultur etxeetan agertokiak prest daude Donostia Kulturako emanaldietarako.

GARA | DONOSTIA

Donostia Kulturako udazkeneko musika programazioa aurkeztu dute. Irailetik urtarrilera bitartean 60tik gora kontzertu izango dira Victoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan (Egiako kultur etxea) Imanol Larzabal aretoan (Lugaritz), Intxaurrondoko kultur etxean eta Larratxoko kultur etxean.

Victoria Eugenia antzokiko egitaraua urriaren 5ean hasiko da, «Egunsentiaren kantak» emanaldiarekin (Erramun Martikorena, Estitxu Pinatxo, Magali Zubillaga eta Pier Paul Berzaiz). Musika garaikidearen IV. zirkuituko hainbat kontzertu eskainiko dituzte datozen hilabeteotan. Ruper Ordorika, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Oskorri eta Donostiako Orfeoia arituko dira taula gainean, besteak beste. Antzoki Zaharrean Eñaut Elorrietak, Mikel Markez eta Izaki Gardenak arituko dira.

Kultur etxeetan ere bai

Intxaurrondoko kultur etxeko egitaraua irailean hasiko da Txiki Psych Fest, Madeleine, Toundra eta Jardin de la croixekin. Lugaritzeko kultur etxean, berriz, urrian Napoka Iria izango da eta programazioa Joseba Tapiak itxiko du abenduan.

Gazteszenan Zuloak taldeak eta Niña Coyote & Chico Tornadok hasiko dute egitaraua, irailaren 27an. Bide Ertzean, Su Ta Gar, Zea Mays eta Lou Topet izango dira, besteak beste. Larratxon, II. Zombie Jaialdia, hip hop musika...

DONOSTIKLUBA

Musika independente eta alternatiboari lekua egiteko jaialdia da Donostikluba. Irailetik ekainera hiriko kultur etxe ezberdinetan izango dira kontzertuak. Egitaraua: www.donostikluba.com

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo