GARA > Idatzia > Kultura

TOSTA EKIMENA

«San Juan» baleontzian bidaiatuko dute hainbat artista eta sortzaile gaztek

Hainbat jatorritako artista eta sortzaile gaztek «San Juan» itsasontzian -Donostia 2016ren «enbaxada ibiltaria»- bidaiatuko dute aurten, Tosta ekimenaren barruan, Atlantikoaren itsasertzeko Europako herrialdeetara, hizkuntza gutxituak dituzten herrialdeetara, hain zuzen ere. Proiektuko zuzendariak, Igor Otxoak, atzo aurkeztu zuen ekimena, hainbat herrialdetako elkarte kulturalek parte hartzen dutena: Gales, Irlanda, Eskozia, Feroe irlak, Frisia, Galizia eta Euskal Herria. 2014an, Europako Batzordeari aurkeztuko diote, «Creative Europe» programa kulturalaren baitan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo