GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ahurtiko hildakoa

Buruan jasotako kolpe baten ondorioz zendu zen Biarrizko 30 urteko gaztea

Astearte goizean Ahurtin, ibilgailu baten maletategian hila aurkitutako gizonaren inguruko ikerketa aurrera doa. Gorpuaren autopsia Bordelen burutu berri dutela, jakinarazi dutenez, 30 urteko gaztea buruan jasandako kolpe bategatik zendu zen. Datu zehatzagoak eskuetan zituela, Anne Kayanakis Baionako fiskalak argi utzi zuen, zalantzarik ez zegoela: «ekintza kriminala izan da». Era berean, azaldu zuenez, gizon gaztea Biarritzen bizi zen, eta hainbat alditan presondegian egonaldiak eginak zituen, droga trafikoa, lapurreta, bortizkeria eta trafiko arauak ez betetzea leporatuta ezarritako zigorrengatik. Gertaeraren arrazoiak ikertzen jarraitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo