GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«Como agua para chocolate»

17:00, Antiguo Berri 8

“Como agua para chocolate” filmaren estreinaldiaren hogeigarren urteurrenarekin batera, berriz ere eskainiko dute Zinemaldiko Culinary Zinema sailean Mexikon XX. mendearen hasieran girotutako amodioari eta gastronomiari buruzko istorio hau. Gainera, Alfonso Arau zuzendaria izango da Donostian. Tita eta Pedro gazteak zeharo maiteminduta daude, baina maitasunari uko egin beharko diote, Mama Elenak aginduta; izan ere, Titak, alaba gazteenak, ezkongabe izan behar du, zahartzaroan ama zaintzeko. Mexikoko sukaldaritza tradizionalaren usainen eta zaporeen artean kontatzen da istorioa eta, bertan, Titak denboraz harago iraungo duen maitasunagatik sufrituko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo