gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«Soshite chichi ni naru»
20:30, Victoria Eugenia / 24:00 Kursaal 2
Hirokazu Kore-eda (Tokio, 1962) Japoniako egungo zinemaren izen handietako bat da gaur egun, eta Donostiako Zinemaldian izango da Perlak sailean “Soshite chichi ni naru” filma aurkezteko. Bertako protagonista Ryota da, daukana lortzeko lan gogorra egin duen gizona, eta sinetsita dago ezerk ez duela geratuko bizitza perfektua eduki eta irabazle bat izateko bidean. Baina, egun batean, berak eta bere emazte Midorik ezusteko dei bat jasoko dute ospitaletik. Haien sei urteko semea, Keira, ez da egiaz beren semea, ospitalean nahastu egin baitziren jaio zen egunean. Hala, Ryotak bere bizitza aldatuko duen erabaki bat hartu beharko du: seme naturalarekin ala hazi duen semearekin geratu.