Siria eta Iran izango dira Nazio Batuen Batzarraren ardatzak
Siriako egoera eta Iran izango dira lehentasunezko gaiak gaur New Yorken hasiko den Nazio Batuen Batzar Nagusian. Munduko 130 agintaritik gora bilduko dira aste osoan nazioarteko komunitatearen erronkak eta egungo gatazkak aztertzeko. Siriako gerra -jada 100.000 hildako eta bi milioi iheslari eragin ditu- dela «erronka handiena» nabarmendu zuen Ban Ki-moonek.
GARA | NEW YORK
Munduko 130 agintaritik gora bilduko dira aste honetan New Yorken Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusian. Siria eta Iran izango dira urteroko bilkura honetako aurtengo ardatzak.
NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek Siria nazioarteko komunitateak duen «erronkarik handiena» dela nabarmendu zuen. Duela bi urte gerra hasi zenetik, 100.000 siriar hil dira eta bi milioi pertsonak, gehienak emakumeak eta adingabeak, inguruko herrialdeetara ihes egin dute. Beste 4,5 milioi pertsonak beren etxetik alde egin behar izan dute Sirian bertan babeslekuren bat bilatzeko. Orotara, sei milioitik gora siriarrek ihes egin behar izan dute.
Nazio Batuen egoitzan izango diren eztabaidetan, baita horietatik kanpo ere, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak Siriako gerra amaitzeko proposatzen dituzten estrategiek izango dute leku nagusia. Gaur, Barack Obama presidente estatubatuarrak hartuko du hitza.
Aldi berean, Segurtasun Kontseilua Siriari buruz arituko da. Zehazki, Washingtonek eta Moskuk irailaren 14an Genevan hitzartu zuten desarme kimikoa aztertuko dute. Baxar al-Assaden Gobernuak dituen arma kimikoen zerrenda igorri dio Arma Kimikoen Debekurako Erakundeari. Arma horiek guztiak deuseztatzeko urtebete beharko zuela esan zuen Al-Assadek. Baliteke oraingo honetan Segurtasun Kontseiluak adierazpen bateratu bat lortzea, hiru saialditan porrot egin ostean.
Bihar, Ban-ek AEBetako, Estatu frantseseko, Britainia Handiko, Errusiako eta Txinako Atzerri ministroekin bazkalduko du eta, larunbatean, AEBetako eta Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroekin, John Kerryrekin eta Serguei Lavrovekin hurrenez hurren, elkarrizketatuko da bake konferentzia antolatzeko data ezartzeko asmoz.
Edward Snowden espioi ohiaren filtrazioak ere albiste izango dira. Brasilgo agintari Dilma Rousseffek datorren urriaren 23an Washingtonera egitekoa zen Estatu mailako bisita bertan behera utzi du, agente estatubatuarrak Estatuaren Petrobras enpresarekin izan zituen komunikazioak zelatatzen ibili zirela jakin ostean. Halaber, Hego Amerikako beste agintari batzuk espiatu dituztenez, espioitza kasuen salaketa mahai gainean egongo da.
Bestalde, biltzar honetan estreinakoz izango da Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Honek Txinara egindako bidaia ofizial batean AEBetako aireko espazioa erabiltzeko oztopoak ipini izana eta bere ordezkaritzako kideei sartzeko bisa ukatzea egotzi dio Washingtoni.
Santosen mintzaldia
Kolonbiako bake prozesuak ere tarte berezia izango du. Juan Manuel Santos presidente kolonbiarrak Bakerako Esparru Juridikoa defendatuko du. Nahiz eta bere garaian Erromako Estatutua sinatu, Kolonbia bakerako bidean egokiak uste dituen erabaki juridikoak hartzeko subiranoa dela nabarmenduko du.
Bai Santosek bai Gobernuko negoziatzaileek trantsizio-justizia alde egiten dute. Amnistiarik ez dutela emango argi utzi duten arren, justizia kartzela zigorretatik harago doala adierazi dute.
«Justiziaren esanahiaren gainean hausnartu behar behar dugu. Askotan, oso era mugatuan ulertzen dugu; hots, kalte bat egon da eta kalte hori kartzela zigorrarekin ordaindu behar dugu. Gizarteak dituen arazoak zigor penalen bitartez konponduko balira, legea urratu duen oro espetxeratuko genuke eta kito», adierazi zuen Frank Pearl negoziatzaileak joan den astean. «Ikasi dugunarekin, gure esparru juridiko propioa eraikitzeko eta biktimei zer nolako erantzuna emango diegun erabakitzeko gaitasuna dugu», gaineratu zuen. Mezu horren mamia izango da Santosen hitzaldiaren ardatza. Nazioarteko Justizia Auzitegiari bake prozesuan esku ez hartzeko ere eskatuko dio .
Batzar horren testuinguruan, Uruguaiko presidente Jose Mugicarekin elkarrizketatuko da. Mugica Gobernu kolonbiarrak FARC gerrillarekin hasi duen bake prozesuan laguntzeko prest azaldu da.
Al menos 26 personas murieron en combates entre el grupo Estado Islámico de Irak y del Levante, vinculado a Al Qaeda, y el Ejército Libre Sirio en la provincia de Idleb, en el norte de Siria, informó ayer el opositor Observatorio Sirio de Derechos Humanos. Indicó que al menos trece yihadistas fallecieron, entre ellos el emir de la organización en Idleb, de nacionalidad libia, en los enfrentamientos registrados en Hazano, cerca de la frontera con Turquía. También fallecieron siete miembros del ELS y seis vecinos de Hazano. Los combates se desencadenaron el domingo después de el Estado Islámico de Irak y del Levante intentara secuestrar a dos personas. GARA
NBEren urteroko batzarrak mundu mailako gatazkak aztertzeko aukera ematen du. Siriako gerraz gain, arreta berezia eskainiko dio Kongoko Errepublika Demokratikoari. Seleka koalizio armatuak boterea hartu zuen martxoan.
Irán tomó ayer el control de la central nuclear civil de Busher, un proyecto de 35 años terminado por Rusia en el sur del país, que ha pasado por múltiples vicisitudes antes de ser usada a pleno rendimiento. Moscú retomó en 1995 la construcción de la única central iraní, que la alemana Siemens empezó antes de la revolución islámica de 1979. Más tarde declinó continuar las obras, interrumpidas durante la guerra Irán-Irak (1980-88). La central tenía que haberse acabado de construir en 1999, pero fue inaugurada en 2010, y múltiples incidentes técnicos atrasaron su entrada en servicio hasta 2011.
El presidente iraní, Hasan Rohani, que se estrena en la Asamblea General de la ONU, se reunirá mañana con su homólogo francés para abordar la cuestión nuclear. Rohani denunció las sanciones impuestas contra Irán. GARA