GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«Vivir es fácil con los ojos cerrados»

09:00 eta 22:00, Kursaal 1

p046_f01_84087.jpg

 

David Truebak zuzendutako film hau Sail Ofizialean eskainiko da gaur. 1966. urtean kokatzen da lana, John Lennon krisi existentzialak harrapatuta dagoela eta Beatlesekin betiko amaitzea eta aktore izan nahi duela erabakitzen duenean. Hala, Almeriara joango da Richard Lester-en agindupean gerraren kontrako film bat egitera: “Gerra nola irabazi nuen”. Antonio, Albaceteko ikastetxe xume bateko ingeleseko irakaslea, Almeriara joango da Lennon ezagutzera. Bidean ordea, Belenekin egingo du topo; familiak eta herrialdeko ingurune sozialak behartuta jasan behar duen giltzapealdi ilunetik ihesi dabilena. Ondoren, Juanjorekin egingo dute topo biek; etxetik ihes egin duen 16 urteko nerabea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo