GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

Quai d'Orsay

09:30, Victoria Eugenia antzokia

12:30 eta 19:00, Kursaal 1

Bertrand Tavernier zuzendari frantsesaren lan berria da hau, Sail Ofizialean eskainiko dena. Alexandre Taillard de Vorms da laneko protagonista, gizon altua da, itxura bikainekoa eta estilo handikoa, emakumeak erakartzen dituena. Estatu frantseseko Kanpo Gaietako ministroa da eta munduko edozein tokitan aritzen da lanean boteretsuei hitz egiten. Arthur Vlaminck gaztea, berriz, Administrazioko Eskola Nazional elitistako graduatua da eta ministroaren «hizkuntza» saila zuzentzeko kontratatu dute. Hots, ministroaren hitzaldiak idatzi behar ditu. Hala,  nagusiaren eta bere inguruaren sentsibilitatea ulertu beharko du lehenik, bai eta bere tokia bilatu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo