Arte Ederren Museoak kubismoa erakutsiko du otsailera arte
43 obraz dago osatuta Telefonica multinazionalaren Bilduma Kubista, horietatik 39 ikusi ahal izango dira Bilboko Arte Ederren Museoko arte garaikidearen aretoan otsailaren 16ra arte. Arreta berezia merezi dute Juan Grisen jarduera eta eboluzioa islatzen duten 11 margolanek.
Alvaro HILARIO | BILBO
Ikusgai dago jada otsailaren 16ra arte Bilboko Arte Ederren Museoak gordeko duen Telefonica multinazionalaren Bilduma Kubista. 43 margolanez osatua badago ere, 39 dira Bilbora ekarritakoak, denak 1912. eta 1933. urteen artekoak. Telefonica Fundazioko Arte eta Teknologia saileko arduradun Laura Fernandezek adierazi zuen, arazo teknikoak direla medio, ezin izan dutela bilduma osoa ekarri.
1980ean hasitako bilduma honek kubismoaren ordezkaririk onenetako batzuek egindako margolanak gordetzen ditu bere baitan. Juan Gris aitzindariaren jarduera eta bilakaera islatzen duten 11 margolanek osatutako multzotik abiatuta (Telefonicak erositako aurreneko margolanak, hain zuzen ere), Albert Gleizes, Rafael Barradas, Maria Blanchard, Jean Metzinger, Louis Marcoussis, Andre Lhote, Joaquin Torres-Garcia, Manuel Angeles Ortiz, Vicente do Rego Monteiro, Auguste Herbin, Georges Valmier, Xul Solar, Joaquin Peinado eta Emilio Pettorutiren hainbat lan daude bertan bilduta.
Grisek egindako lanek ez ezik, arreta berezia merezi dute Latinoamerikako (Argentina, Uruguai, Txile, Brasil) margolarien artelanek, ohiko kubismo klasikoa beren lurraldeetako ezaugarriez zipriztindu zutenak.
Ezin ditugu ahaztu, era berean, Laura Fernandezek nabarmendu zituen Jean Metzinger eta Albert Gleyzes. Aretoko kubismoren bi ordezkari hauek egindako lana ezinbestekoa izan zen XX. mendearen hasierako abangoardia hau ezagutarazteko.
Erakusketa kronologikoki antolatua dago, ikusleek estiloak izandako eboluzioa estima dezaten.
Kubismoa, erantzuteko tresna
«Gaur, jakina, konturatzen naiz kubismoa, hasieran, mundua irudikatzeko modu berria baino ez zela. Ondo dakit, hasieran, kubismoa analisia zela... orain, objektuen arteko harremanen adierazpenaren ondorioz atzoko analisia sintesi bihurtu denez, ezin da horrelako kexarik plazaratu. Kubismoa deitzen zena alderdi bat baino ez bada, kubismoa desagertu egin da; estetika bat bada, pinturan sartu da..». 1925ean Juan Grisek (1887-1927) esandakoek ondo baino hobeto definitzen dute naturalismoaren kontrako erantzun gisa sortutako arte estilo hau.
Pablo Picasso eta Georges Braque izan ziren mugimendu honen sortzaileak, eta, joera honen bitartez, pintatzeko modu iraultzailea inauguratu zen: pintatzen hasi baino lehen, azterketa lan handia egin behar izaten zen, eta, gero, errealitate deseraikia irudikatu behar zen, elkarri lotutako zenbait planoren bitartez. Ohiko perspektibari uko egitea, xehetasunik ez egotea, paleta soila eta formen geometrizazioa dira hasierako kubismoaren edo «kubismo analitikoa» delakoaren (1909-1912) ezaugarriak, eta, hain zuzen ere, ezaugarri horiek koadroaren izaera bidimentsionala defendatzen zuten. Modu horretan, kubismoak betiko aldatu zuen eguneroko objektuen (pipak, mahaitxoak, gitarrak, botilak, egunkariak, fruta-ontziak...) izaera islatzeko modua. Kubistek hainbat teknika erabili zituzten, collagea, adibidez.
Asteazkenetan sarrera doakoa da. Horretaz gain, tarifa murriztu berria aplikatzen zaie (4,50 euro) 25 urtetik beherakoei eta doako sarrera dute igandeetan ere, 14.00etatik 20.00etara. Bestalde, langabeek ez dute ordaindu behar; horretarako, egiaztagiri ofiziala aurkeztu behar da.
El protagonismo de las mujeres en el mundo del arte suele, por lo general, quedar solapado por las figuras masculinas y por el inveterado difícil acceso de estas tanto a las disciplinas artísticas como, por ejemplo, científicas.
En esta colección de arte cubista nos encontramos con la obra de María Blanchard (Santander, 1881-París, 1932). De padre cántabro y madre vasca, de Biarritz (de quien tomó el apellido), María nació en el seno de una culta familia burguesa.
Una caída de su madre durante el embarazo le provocó una cifoscoliosis con doble desviación de columna, hecho que condicionó su vida y su amor por su trabajo. Amiga de Juan Gris, María Blanchard desarrolló una etapa cubista geométrica entre 1916 y 1919. A pesar de ser un periodo breve, se entregó con tesón a los principios cubistas y creó una serie de bodegones de gran pureza geométrica. Representa, además, la importante contribución de las mujeres artistas a la vanguardia del siglo XX.
En 1915 Ramón Gómez de la Serna organizó en Madrid una exposición donde estuvo junto a Diego Rivera. A.H.