Ipar Euskal Herriko eragileak presoen eskubideen «motor»
Arantxa MANTEROLA | BAIONA
Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte eragileak «preso eta iheslarien eskubideen dinamikaren motor nola bilakatu» eztabaidatzeko prest agertu ziren herenegun, Herrirak deiturik, Baionan egin zuten bilkuran.
Auzitegi Nazional espainolak agindutako operazioa salatuz mobilizazioekin bat egin duten eragileei «erasoari» buruzko azterketa azaltzeaz gain, «jarduera debekatzeak izanen dituen ondorioez» ere mintzatu ziren bileran. Herriraren aburuz, «garrantzitsuena, hitzetatik ekintzetara pasatzeko guztien adostasuna izan da».
Eragileen artean zeuden, Mattin Olzomendi (EHZ), Annie Arroyo eta Michel Berger (CDDHPB), Eñaut Aramendi (LAB), Laurence Hardouin (Cimade), Erregina Dolosor (CFDT) Jean-François Lefort (Sortu), Christophe Desprez (LDH), Maitena Thicoipe eta Amaia Fontang (Bake Bidea), Muriel Lucantis (Etxerat), Menane Oxandabarratz (AB) eta Sylvie Laplace eta Claude Larrieu (NPA).
Interesatuak
Bileran izan ez baziren ere, Peio Dufauk (CGT), Sylviane Alaux eta Frederique Espagnac PSko hautetsiek eta Jean-Claude Soudrek (FG) informazioa eskatu dute.