Ikea proiektuaren irregulartasunak konpontzera dei egin dute Baionan
Baionako Ametzondo eremuan Ikea merkataritza guneko lehen harria jartzear direnean, Mouguerre Cadre de Vie elkarteak urteetan salatu dituen irregulartasunak azaldu ditu. Oraindik gauzak ondo egiteko eta irregulartasun guztiak konpontzeko garaiz dabiltzala esan die enpresari eta, bereziki, hautetsi eta arduradun administratiboei. Uholde arrisku handiko gunea dela-eta, beharrezko neurriak ez dituztela ez hartu, ez eta exijitu ere, leporatu die.
Arantxa MANTEROLA | BAIONA
Laster batean Baiona, Mugerre eta Hiriburuko lurretan eraikitzen hasiko dira Ikea salgune berria, Ametzondo eremuan hain zuzen ere. Prozedura administratibo luzea izan da, arazoak bata bestearen atzean agertu izan baitira egin diren hiru inkesta publikoetan.
Alabaina, gauzak ez dira behar bezala egin, Mouguerre Cadre de Vie (MCV) elkartearen ustez. Iaz eraikitzeko baimena eskatzerakoan, proiektuak lurrean eta atmosferan eragingo duen kutsadura, ibilgailuen joan-etorrien emendatzeak izango dituen ondorioak eta, batez ere, uholde arriskuak sakon ez zituztela aztertu baieztatu zuen, atzo Baionan egindako agerraldian.
Azken horretaz luze mintzatu ziren atzo. Erakunde ofizialen datuak (Meteo France) eta eremuaren berezitasunak, orografia, ubideak eta eurien eraginak aztertu ostean, merkataritza gune berriak eremuan sortuko duen desorekari dagokionez ez dela aski neurririk hartu nabarmendu zuten. Are, Ikeari «salbuespenezko indargabetzeak» onartu zaizkiola frogatzen duten agiriak erakutsi zituzten.
Esaterako, Mugerre eta Hiriburuko hirigintza arauek 50 urteko epea finkatzen dute eurien aurkako babes-neurriak hartzeko eta Ikeari 30 urteraino jaitsi diote aipatu epea. Autopistatik gutxienez 100 metroko tartera eraiki behar denean, enpresa suediarrari 30 metrora egitea ahalbidetu omen zaio, gainera.
Hiru metrora
Uholde arriskuen jakitun, Ikeak bere neurriak hartu ditu eta betelana egin ostean, lur mailatik hiru metroko altueran egingo du eraikina. Alta, Kode Zibilaren 640. artikulua urratzeaz gain, uhandiak gertatuko direlarik, muinoak gainerako lurretan izango dituen ondorioen ardura udalerrien gain utzi du.
Elkartearen iritziz, ulergaitza da agintariek Ikearekin hain adeitsu jokatzea. «Bertako ekonomiaren sustatzaile izango delakoan eta ehunka lanpostu sortzeko promesaren aitzakiarekin, agintariak `liluratu' eta arauen gainetik pasatzen» utzi izana salatu zuen Martine Bouchet MCVko kideak: «Ez dituzte ez pertsonak, ez legeak errespetatzen. Irregulartasunez beteriko espedienteak ontzat emanez demokraziari berari eraso egiten diote. Lanpostuak sortuko direlakoan, noraino joaten uzteko prest gara?» gaineratu zuen.
Auzapezei, erakundeei eta Estatu administrazioari dei egin zieten, garaiz den artean, gauzak behar bezala egiteko. «Lurzorua prestatzen besterik ez dira hasi. Oraindik prebentzio neurriak hartzerik badago eta espero dugu Estatuak gauzak behar diren bezala eginaraziko dituela» esan zuten.
Orain artean auzapezei eta suprefetari igorritako eskaerak eta salaketak erantzunik gabe geratu dira. Bertako biztanleak ohartarazteko eta proiektuaren arriskuak publikoki jasota geratzeko egin zuten agerraldia.
2009an urek lau alditan hartu zuten Ametzondoko eremua. 2010ean beste bitan (ekainaren 17 eta 18an). Azken uholdea aurten bertan, ekainaren 9an, izan da. Ikea-ren eraikuntzak 12 hektarea lur iragazgaitz bihurtuko ditu, «justu Baionako atarian».
Además del edificio del fabricante de muebles sueco, el proyecto de Ametzondo contempla la instalación de una galería comercial. Constará de dos niveles y en ella se prevé la instalación de un hipermercado Carrefour, 80 comercios, 12 superficies comerciales medianas y numerosos restaurantes, aparte del propio de IKEA que, según el proyecto, podría acoger a 1.200 personas.
Las previsiones hablan de 8 millones de visitantes al año, lo que, en opinión de la asociación Mouguerre Cadre de Vie, «saturará aún más el tráfico de la zona, sobre todo por las tardes ya que la mayor parte de la clientela proveniente de Hegoalde acudirá a partir de las 17.00».
Sobre los 1.100 empleos anunciados, 300 corresponden a Ikea. La asociación recuerda que las marcas que podrían interesarse por la instalación en el nuevo centro comercial «están ya presentes en Baiona o Angelu». Además, subraya que «no se ha realizado ningún estudio para determinar la cantidad de empleos que se transferirían» a Ametzondo «ni los que se podrían perder en otros comercios» por la competencia «porque la ley no les obliga a ello». Basándose en los datos de un centro similar que se abrirá en 2014 en Clermont-Ferrand donde de los 300 empleos anunciados se han quedado en 160, MCV cree que el número de los previstos para Baiona ha sido «muy sobreevaluado». A.M.