GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Baleren Bakaikoa Azurmendi 2013/10/18

Fagor Etxetresnak: porrota eta itxaropena

argia.com

(...) Baina zer gertatu zaio Fagor elektrotresna kooperatibari? Mondragon taldearen antzera Fagorrek etengabe hazteko nahiak jarri du kinka larrian. Pentsatu da bizirauteko derrigorrez hazi egin behar dela eta lehia bizian sartu zen bere sektoreko enpresa erraldoiekin. Antzeko zerbait gertatu zaio Eroskiri ere eta egin zituen inbertsio asko eta asko desinbertitzen ari da, handi izateak ez baitu ziurtatzen bizirauteko indarra izango duenik.

Fagorren inbertsio erraldoi horien artean Frantziako Brandt enpresa erostea izan zen eta estu eta larri dabil irteerak aurkitu nahian. Inbertsio erraldoiak ere egin ditu Txinan, Polonian Marokon eta beste hainbat herrialdetan. Azken finean, neurriz haratago hazteko estrategiak itoarazi egin du kooperatiba.

Fagor Elektrotresnak merkatura mehartuta irtengo da berregituraketa gogorra burutu ostean. Merkatutik produktu asko erretiratu beharko ditu lehiakorra izan nahi badu. (...)

(...) Hainbestetan azpimarratu izan dugun mitoa erabat hutsala bihurtuko da: kooperatibek ez dute langabeturik sortzen. Hemendik aurrera hori ezin izango dugu aitortu.

Eta erantzulerik ba al dago? Noski egon badaudela. Izan ere, aspaldi hasi ziren esaten Espainiako eraikuntzan ematen ari zen fenomenoak burbuilaren usaina zuela (...). Baina nola jaramon egin dirua esportaka enpresetako kutxetan sartzen ari zen bitartean? Kontrol neurri eta balio handiagoko ondasunak bilatu ordez, ekoizpen hedakorrari jarraitu zitzaion, Espainiako etxebizitzen eraikuntza bertan behera geratu arte. Hortik datoz Fagorren gaurko komeriak. (...)

Jakina da edozein giza erakundetan agintari talde bat eratzen dela, teknoestruktura deritzana (...). Duela urte batzuk talde agintari horren boterea orekatzeko Gizarte Kontseilua erantzule izatera heldu zen, baina eszenatik desagertu zen edo zuten, eta oztopo gutxirekin jarraitu ahal izan zuen inbertsio erraldoiak gauzatzen, teknoestruktura ororen jokaeraren ezaugarria hori baita: botere politiko ekonomikoa areagotzea.

Egoera honen aurrean, espero dut kooperatibako bazkideek esku hartuko dutela beraien interesak bideratu ahal izateko, kooperatibista gisa inoiz utzi behar ez zuten autokudeaketarako eskumena erabiliko dutela, Fagor berriro bideragarri izatera heltzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo