GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxerra Senar 2013/10/15

Bidea da garaipena

berria

Botila erdi hutsik ala erdi beteta? Zer da nagusi, Goñi bortizki eraman izanaren zapore garratza ala atxiloketa eragozteko ehunka herritarrek egun osoan eta batez ere igande gaueko 01:25ean erakutsitako adorearen zapore gozoa? Poliziek hain bortizki eta hain denbora gutxian hilabetetan landutako lana eraitsi izana porrota al da ala garaipena? Bortizkeria erakustaldi horren ostean, han zirenek jasotako kolpea eta ezintasuna nagusitzen dira ala bada lorpena Carmen Alba eta beste hainbat politikari agerian geratu izana? Jorge Fernandez Diazek atxiloketari buruzko adierazpenak egin izanak zerbait esan nahi du ala ez?

Norberari dagokio galdera horiek erantzutea, baina Iruñeko adibideak irakaspen on ugari utzi ditu. Parte hartzaileen elkartasun eta konpromisotik haratago, herri harresiaren dinamikak badu potentzialtasun ugari. Urte batzuk lehenago, Luis Goñi, beste askoren moduan, etxean senideen begiradapean eta gauez atxilotuko zuten, eta egun horretako albiste zurrunbiloak irentsiko zuen bere kasua. (...) grabatutako irudiek gehi sare sozialen oihartzunak erakutsi dute erresistentzia pasiboaren indarra. Ez, ez da atxiloketa eragotzi, baina poliziak jabetzen hasiak dira arazo handi bat dutela. Erretorikoki gutxiesteko asmoz bada ere, «Gandhiren moduko erresistentzia bakezale» adiera erabili du Fernandez Diaz berak, lehen bere ahotik ETA besterik aipatzen ez zuen tokian.

Ezin dezake inork pentsa hain denbora gutxian dena lor daitekeela, baina bidea ekinez egiten da, eta erresistentziaren kultura ereiteaz gain, iparrorratz argia erakusten du. Bide hori aurkitu izana da lehen garaipena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo