GARA > Idatzia > Kultura

Hitzaldiak eta haurrentzako ekintzak, Liburutegien Eguna ospatzeko

GARA | DONOSTIA

Donostiako Udalak hainbat ekimen antolatu ditu Tabakalerarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera, gaur Liburutegien Eguna dela-eta. Liburutegietako profesional eta erabiltzaileentzako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dira, eta haurrentzako programazio berezia izango da. Jardueren gai nagusia liburutegietako bildumetara on line sarbidea izango da.

Ondarea eta bere digitalizazioa ardatz hartuta, hiru eguneko jarduerak antolatu dira Donostian: «Analogikotik digitalera, ondarea begi bistan» (gaur, 10.00), «Reputación on line: ¿salimos bien en las redes sociales?» (asteazkenean, 19.30), eta «El mundo de Asun Balzola» (ostegunean, 19.00). Lehenen biak Liburutegi Zaharrean izango dira eta ostegunekoa Haur Liburutegian. Hitzaldi eta mahai-inguruak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Tabakalerako webgunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo