GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

2.A MAILA 12. jardunaldia

Oinak lurrean eta begiak zeruan

Denboraldiko une goxoena bizitzen ari da Eibar, hiru garaipen jarraian bilduta eta joko dotorea erakutsita. Boladak eta sailkapenak amets egitera bultzatu arren, apaltasunari eusten diote gorri-urdinek.

p031_f01.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Maila altuagoan dago, jokalari batzuk joan eta beste batzuk etorri dira, hedabideek arreta handiagoa eskaintzen diote, LFP Futbol Liga Profesionaleko bileretan lekua dauka... Gauza asko aldatu dira Eibarrentzat hilabete gutxitan, baina funtsezkoak berdin-berdin segitzen du.

Gaizka Garitanoren taldeak iaz arrakasta lortzen lagundu zioten ezaugarriak mantentzen ditu. Lehiakortasuna, lana, anbizioa, kontzentrazioa..., aurkarien izena aldatu eta kalitatea hobetu da; ez, aldiz, Eibarren partidei aurre egiteko era. Eta horrekin batera, gorri-urdinen bereizgarriari ere eutsi dio, apaltasunari hain zuzen. «Umilak izaten jarraitu behar dugu -nabarmendu zuen behin eta berriro Garitanok Zaragozaren aurka hirugarren garaipena, eta nolakoa gainera, lortu ondoren-. Oinak lurrean izan; ezin dugu ahaztu nor garen».

Ez da txikia horretarako egin beharreko ahalegina, tentazioa handia baita. «Taldearen jokoa ikusita, baita galdutako eta berdindutako partidetan ere, oraingo emaitzak, sailkapena... Ez da zaila amets egitea -onartu du Alain Eizmendik-. Eta, egia esan, taldea barrutik ikusita ere, asteroko lana nolakoa den, dagoen lehiakortasuna... Ez dizut esango play-offean sartzeko hautagaiak garela, baina orain arte bezala lan eginez eta beti ere zorteak bizkarra ematen ez badigu, posizio lasaietan amaitzeko gai garela uste dut». Alta, begiek zerura begiratzen duten heinean, «oinak lurrean mantentzen ditugu. Eta horrela izan behar da. Izan ere, lanarekin eta sineste sendoarekin batera, umiltasunak emango digu arrakasta. Inor baino gutxiago ez garela jakin, eta orain arte horrela demostratu dugula uste dut, baina baita inor baino gehiago ere ez garela argi eduki, abiapuntu horretatik ekin partiduei».

Nobedadeak ohituretara egokitzeko eran eredu garbia dira Eizmendiren hitzak, beasaindarrak udan bat egin baitzuen Eibarko taldearekin, Realak utzita. Horregatik, beharbada, minutu gehiago bizi izan zituen aulkian Liga hasieran. Ikasten eta bere aukeraren zain. Zortzigarren jardunaldian heldu zen eta ordutik inork ezin izan du hamaikakotik atera. Ez eta bere taldea gainditu ere. Pertsonalki eta kolektiboki, denboraldiko unerik goxoena bizitzen ari da. «Ezin naiz kexatu. Gero eta erosoago sentitzen naiz, entrenatzailearen konfiantza eskertu eta neuk ere gero eta konfiantza handiagoa daukat... Gainera, azken bi aste hauetan, gol bana sartuta. Oso kontentu nago, argi dago». Are gehiago, hamaikakoan postu bat lortzeko dagoen lehia kontuan hartuta. Batez ere, eta kasu honetan armaginen ohiturari nolabait buelta emanez, goialdean. Arruabarrena, Capa, Morales, Jota, Gilvan, Urko Vera, Eizmendi bera..., kalitatezko jokalari asko postu gutxi batzuen bila. «Jokalari onak dira, langileak eta kalitatezkoak. Baina ez dago aurreko postuetara mugatuta. Erdialdean eta atzean ere konpetentzia nabaria da, inorentzat ez da merkea postua eskuratzea. Eta emaitzak horri esker ere heltzen ari dira, lehia ona baita norbere buruaren exijentzia maila eta hobekuntza indartzeko eta, ondorioz, taldearen errendimendua hobetzeko».

Talde berbera

Agerian utzi dute azken norgehiagokek, puntuak hirunaka eskuratzen dituen Eibar hau eta kostata lortzen zituena oso desberdinak ez izan arren. «Talde berbera gara. Liga hasierako futbol berbera egiten dugu, normala denez, astetik astera hazten ari garen arren».

Jokalari gipuzkoarrak, hala ere, hobekuntzak egon direla onartzen du. «Azkenaldi honetan, batez ere Gijonen galdu ondoren, beharbada kontzentrazio handixeagoarekin defendatzen ari gara. Izan ere, lau partida lotu ditugu golik jaso gabe. Horretaz gain, aukerak aprobetxatu eta golak sartzen ari gara. Eta horrekin badakizu zer gertatzen den, behin lehenengoa sartuz gero, bolada txarrari buelta emanez gero, lehen garaipena lortuz gero, egon daitekeen kezka desagertu eta konfiantza berreskuratzen duzu». Horri esker, batetik, «hurrengo partidari konfiantza puntu estra horrekin ekin eta errazagoa suertatzen zaizu bai defentsan kontzentrazioa mantentzea, baita ate aurrean trebeago aritzea ere. Eta bestetik, astean zehar erosoago egiten duzu lan, indartuta sentitzen zarelako, eta hori igandeko norgehiagokan ere igartzen da».

Zalantza bakarra da, espiral hori noiz arte luzatuko den. «Inoiz ez dakizu. Baina lanean orain arte bezala jarraituz gero, taldea boladari eusteko gai da, baita partida bat edo beste galdu arren, burua altxatu eta egoerari berriro buelta emateko ere».

Viguera lidera la tabla de goleadores

Si el año pasado fue uno de los grandes artífices del ascenso, ahora puede convertirse en una de las piezas clave de la permanencia. Borja Viguera encabeza ya la tabla de realizadores de Segunda, aunque de momento se tiene que conformar con empatar a nueve dianas con Scepovic (Sporting) y Kike (Murcia).

El riojano, que ha anotado la mitad de los goles de su equipo, logró el noveno frente al Tenerife, pese a que apenas había podido trabajar la semana anterior.

Si la cara es para Viguera, la cruz le corresponde esta semana a Jagoba Beobide, que vio empañada la satisfacción por su gol por los problemas físicos que le obligaron a abandonar el césped a la media hora de partido. El centrocampista guipuzcoano, que ya permaneció buena parte del arranque liguero en el dique seco por problemas de pubis, se someterá hoy a las correspondientes pruebas médias para conocer el alcance exacto de sus dolencias.

Ayer, por otro lado, Toti y Álex Ortiz tampoco entrenaron con el grupo, al sufrir sendas sobrecargas, que en principio no revisten gravedad. A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo