TOLOSA
Igandetik desagertuta dagoen pertsona baten bila ari da Ertzaintza
46 urteko billabonatar bat bilatzeari ekin zion Ertzaintzak atzo Tolosan, familiak haren desagertzea salatu baitzuen, Lakuako Segurtasun Sailak aditzera eman zuenaren arabera. Bilaketa lanetan dabiltzan ertzainek haren autoa Tolosako Montezku auzoan aurkitu badute ere, ez dakite gizona non egon daitekeen. Ataria.info webguneak agertzen duenez, igande goizean abiatu zen gizona mendira eta atzo etxera itzuli ez zela-eta, salaketa jarri zuen bere familiak. Gaur jarraituko dute haren bila eta laguntza eskatu dute senideek. Hala, 8.30ean Urkizura doan mendi bidea hasten den lekuan jarri dute hitzordua..