GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Mohamed Mursi, Egiptoko presidente legitimoa, ez dute urtarrila arte epaituko

Mohamed Mursi hauteskundeetan hautatu eta estatu kolpe bidez kendutako presidentearen aurkako epaiketa atzo hasi zen. Bai eta, ordubetera, eten ere, Mursik akusatuaren uniformea janzteari uko egin zion eta. Baina epaiketak ez du berehalako jarraipenik izango, urtarrilaren 8a arte atzeratu baitzuten. Akusazioak, dirudienez, ez du astirik izan dokumentazioa aztertzeko. Bestetik, Mursiren abokatu taldeko zenbait kideri ez zieten epaiketara sartzen utzi, inolako azalpenik eman gabe. Taldeak begirale gisa baino ez agertzeko asmoa zuen, egotzitako presidenteak ez baitu tribunalaren aginpidea onartzen.

Epaiketan, Mursik esan zuen bera dela Egiptoko presidente legitimoa, eta arrazoi du. Bera da zilegitasuna duen presidentea eta ez egungo agintaria, boterera iritsi ziren moduagatik ez ezik, egunez egun beren jokaeraz ere erakusten dutelako. AEBetako Estatu idazkariaren hitzak gorabehera, beren «prozesu demokratikoari» Kerryk agertutako sostengua gorabehera, epaiketak berak eta atzoko eta eguneroko errepresioak Gobernu horren zilegitasunik eza handitu baino ez dute egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo