GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-01
Xabi Abasolo - Duina Gazte Koordinadora
Prekarietateari aurre eginez bizitza duina eraiki

Gaur egun, diruaren inguruan, merkatu eta aberats gutxi batzuen beharren inguruan eraikitako jendarte antolaketa konkretu batean bizi gara. Gazteok, gutxi horiek aberastu daitezen tresna soilak gara, eta gurekin nahi dutena egiten dute.

Kapitalismoa hainbat ideiatan oinarritzen da. Horien artean indibidualismoa, norbanakoaren ekimen pribatuan erabateko konfiantza, norberak bere interesei begira soilik lan egitea... aipa daitezke. Ideia horiek bizitzako arlo guztietan dute beren isla, ideia subjektibo horiek ondorio oso objektiboak badituztela esan daiteke, beraz.

Egungo egoera sozio-ekonomikoaren iturburua den sistema neoliberalak helburu bakar bat dauka: kapitala gutxi batzuen esku metatzea. Helburu hori lortzeko, eta sistema beraren biziraupenerako, ezinbestekoa zaio merkatuak sorrarazten dituen gastuen murriztapena egitea. Gastuen murriztapen hori, noski, langile klasearen eskubideen kontura bilatzen dute. Prekarietatea, beraz, eskubideen murriztapen horren sistematizazioa litzateke.

Baina, prekarietatea ez dugu soilik lan munduan bizi dugun egoera zehatz bat bezala ulertzen. Prekarietatea askoz zabalagoa den fenomenoa da, gazteon bizitzaren alor guztietara za- baltzen dena, gure etorkizuna eraikitzeko ateak ixteaz gain, indefentsio egoera iraunkor batean bizitzera kondenatzen gaituena.

Hainbestetan saldu diguten ongizatearen estatua, jendarte eredu prekarizatu bat bihurtu zen aspaldi. Eredu horrek ondorio eta aurpegi ezberdinak izango ditu: lan baldintza kaskarrak, etxebizitza eskubidearen ukazioa, pribatizazioak, aisialdiaren merkantilizazioa... Emakumeok, gazteok eta etorkinak gara sistema kapitalistaren ondorio larrienak sufritzen ditugunak eta indefentsio eta menpekotasun egoera amaigabe batean bizitzera bultzatzen gaituzte.

Gazteria prekarietatean bizitzera kondenaturik dago. Gure bizi baldintzen ardatz bilakatu dute. Ezinezkoa egiten zaigu etxebizitza bat eskuratzea, lanean hiltzera kondenatzen gaituzte, gure bizitzaren garapenerako ikuspegirik ez dugu bizitza duin bat aurrera ateratzeko diru sarrera minimorik ez dugulako, lan munduan esplotazioa da nagusi behin-behinekotasun eta azpikontratazio egoera amaigabe batera bultzatuz... hori da euskal gazteriaren eguneroko ogia.

Hala ere, asko dira Euskal Herrian prekarietateari aurre egin eta beren oinarrizko eskubideen defentsan borrokan ari diren gazteak. Plataforma, eragile... ezberdinetan antolaturik, kapitalismoak eskaintzen eta bultzatzen dituen bazterketa, miseria eta menpekotasuna borrokatuz, euren alternatiba propioak eraikitzen dituztenak egunez egun. Borroka horren baitan ere Duina Gazte Koordinadora dago. Euskal Herriko gazteriari prekarietatearen aurkako mugimenduan murgiltzeko eta borrokatzeko aukera ematen dion koordinadora, hain zuzen ere.

Azkeneko urteotan aurrerapauso handiak eman ditugu, eta gazteon bizi baldintza sozio-ekonomikoen aldeko borrokan oinarri sendoak ezarri ditugu. Ekimen ugari eraman ditugu aurrera: lan istripuen aurkako borroka, ETTen itxiera, etxebizitza eskubidearen aldeko borroka, etxe hutsen okupazioa... horrekin batera, urte osoan zehar dinamika iraunkorrak eramaten dituzten plataformak sortu ditugu. Horrela, Duinaren bidez, eragile horien elkar ezagutza indartu eta lan duina eta etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan abiapuntu berri bat ezarri dugulakoan gaude.

Hala ere, eragile guzti horiek ez zuten mugimendu sendo bat osatzen. Nahiz eta, arestian aipatu bezala, ugariak izan azkeneko urte hauetan eman ditugun aurrerapausoak eta kontuan izanda kapitalismoak inoiz baino indar handiagoa daukan garaian gaudela, nabarmena da gazteon bizi baldintza sozio-ekonomikoen alde- ko borrokan jauzi bat ematearen beharra. Beharrezkoa da prekarietateari aurre egingo dion mugimendu sendo bat sortzea. Prekarietatearen aurkako gazte mugimendua, hain zuzen ere.

Azkeneko hilabeteotan horretan ibili gara. Herri ezberdinetan batzarrak antolatu ditugu gure proposamenaren nondik norakoak azaldu eta prekarietatearen aurkako gazte mugimendu sendo baten beharraz eztabaidatzeko.

Gure proposamena argia da: pentsamendu eta sentsibilitate ezberdineko gazteak oinarri konkretu baten arabera elkartu, eta denok prekarietatearen aurkako mugimenduan murgildu eta berau indartzea.

Mugimendu hori gure eskubideetan oinarritutako eskaera minimoen taula baten inguruan antolatuko dugu. Mugimenduaren oinarri ideologikoa izango dena eta gure oinarrizko eskubideak errespetatuak izateko aldarrikapen taula, hain zuzen ere. Taula Programatiko hori prekarietatearekin amaitzeko planteatzen ditugun neurriez osatua dago, modu argi eta zehatz batean, gazteon egoeraren arduradunek ozen entzuteko. Guztion artean adostu dugu, prekarietatearen aurkako gazte mugimendua osatzen dugunon artean osatu dugu. Neurri horiek izango dira gure herrietan piztuko ditugun borroken, ekimenen eta dinamiken abiapuntu. Sortu dugun mugimenduaren ardatz bilakatu behar dugu taula hori, borrokaren norabidea markatu behar du.

Izan ere, ugariak izan dira Taula Programatikoa berritzen parte hartu duten gazteak. Euskal Herri osoan egin dugun prozesu horren barnean, herri ez- berdinetan egin ditugu batzarrak, hainbat eta hainbat gazte murgilduz prekarietatearen aurkako borrokan, gazteon bizi baldintza sozio-ekonomikoen aldeko borrokan urrats berri bat emanez eta eraldaketa sozialaren aldeko borrokan fase berri bat irekiz.

Prekarietatearen aurkako gazte mugimendu honek borroka ezberdinak barneratuko ditu: Behin-behineko-tasuna eta azpikontrata- zioaren aurkako borroka, praktika duinen aldeko borroka, etxebizitza eskubidearen aldeko borroka, lan istripuen aldeko borroka... Duina Gazte Koordinadorak borroka guzti horien aterki lana egingo du.

Kolore ezberdinetako mugimendua sortu dugu. Maila eta mota ezberdinetako ekarpenez osatutako mugimendua, anitza eta zabala. Gatazkak sortu eta arazoak jendarteratuko dituen olatua, denon artean osatu eta formatuko dugun mendatea, hain zuzen ere.

Prozesu guzti honi amaiera emateko eta borroken mapa irudikatzeko, hurrengo asteotan aurrera eramango dugun ekimen baten beharra ikusten genuen. Taula Programatikoaren berrikuntzan parte hartu duten herriak zeharkatuko dituen ekimen erraldoia, herrietako borrokei bultzada berezia emango diona eta herrietako eragile ezberdinak aurkezteko erabiliko duguna.

Baina, honakoa lehenengo pauso bat besterik ez da. Oinarriak finkatu ditugu, norabidea zehaztu dugu eta denon artean mugimendu sendo bat osatu dugu, baina eguneroko borrokaren bidez soilik jarriko diogu muga prekarietateari. Zure aportazioa ere beharrezkoa da, guztion ekarpena ezinbestekoa da gazteok gure oinarrizko eskubideen jabe egin eta etorkizun duina eraikitzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dudas razonables sobre la muerte de Angulo
Jendartea
Geólogos e ingenieros no descartan que exista sismicidad inducida
Jendartea
Gazteei azken agur latza
Jendartea
Reunirán apoyos al derecho a estudiar en euskara
Euskal Herria
Artefacto contra el Instituto Social de la Marina en Mutriku
Euskal Herria
Las diligencias 75/89 reflejan la debilidad de las imputaciones contra los acusados
Ekonomia
El Euribor de febrero sube a 2,914%, la cota más alta desde noviembre de 2002
Ekonomia
La campaña de la anchoa comienza hoy con temor por el futuro de la especie
Mundua
El aumento de la violencia hace dudar a EEUU sobre una reducción de tropas en Irak
Mundua
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Euskal Herria
El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea