GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-01
Vicente HUICI | UNED-Bergarako Uda Ikastaroen koordinatzailea
«Ikasleek hausnartzea eragin nahi dugu ikastaroen bidez»

UNED-Bergara ikastetxeak Uda Ikastaroen bosgarren urteurrena ospatzen du aurten, eta, ekimenaren koordinatzaile Vicente Huiciren hitzetan, etengabeko prestakuntza sustatzea eta ohiko uda ikastaroek jasotzen ez dituzten irakaspenak helaraztea da aurtengo helburua. Guztira 25 kurtso emango dituzte ­10 orokor eta 15 metodologiko­, bost ikastaro berri eskaini dira eta beste horrenbeste emango dituzte euskara hutsean. Izena emateko epea larunbata bitartean dago zabalik, eta ikastaroak ekainean izango dira.

­Uda Ikastaroak bi jakintza arlotan banatu dituzue: formazio orokorra eta metodologikoa. Zer eskaintzen du bakoitzak?

Orain dela bost urte gure hogeita bosgarren urtemuga ospatu genuen eta hainbat gaitan sakondu beharra kontuan hartuta antolatu genituen Uda Ikastaroak, UNEDen bertan ematen ditugun irakaspenen hariari jarraituz: historia, hizkuntza, filosofia... Bestalde, ikasle kopuru handi bat ekitaldi berezietara etortzen da; adibidez, psikomotrizitateko eskolara, praktika juridikokora edo idazle eskolara.

­Helburutzat etengabeko prestakuntza eta ikasleek egungo gatazken gaineko hausnarketa egitea hartu dituzue.

Nik uste betidanik ikastaro klasikoak izan ditugula eta, orain, memoriak, fusilatuek eta duela 60 urte gertatu zenak garrantzia hartu du, eta hori aztertzeko ikastaroa antolatu dugu, erregistro guztiak jaso eta batzuetan nahastu egiten ditugulako. Era berean, horren atzean dauden interesak azalarazten saiatuko gara. Hausnarketa halako ikastaroekin bultzatu nahi dugu eta eskaintza nahiko zabala dela uste dut.

­Ikastaro berriak hausnarketa hori bideratzeko asmoz sortu dituzue?

Uste dut alor berriak ukitzen dituztela. Esaterako, Fito Rodrigez eta Fernando Morilloren “Sormenerako baliabide iturriak: Internet eta filmak” kurtsoa kuriosoa da, idazkera lantzeko baliabide horien erabilera proposatzen du. Gainera, gure erregistroa filmikoa da; gauzak film batean egongo bagina bezala ulertzen ditugu eta hori ez zen gertatzen orain ehun urte.

­Zer nabarmenduko zenuke aurtengo hezkuntza-eskaintzatik?

Euskal gaiei buruz badaude pare bat oso interesgarriak. Bat euskal kulturaren gainekoa da, bainabeste ikuspuntu bat hartzen du. Maiz kultura ikuspuntu ideologiko edo politikotik aztertzen da eta guk ikusiko dugu zer gertatzen den euskal kultura merkatu kulturalean sartzen denean. Beste gai interesgarri bat da “Euskal emakumeen poesia” deitu duguna. Ingelesez edo frantsesez egiten den literatura oso landua dago, baina euskaraz, ezer gutxi egin da. Badago zenbait antologia, baina ez da sakonki aztertu.

­UNED-Bergaraz kanpoko irakasleak ere izango dira.

Bai, elkarlanean ibiltzen gara beste hainbat ikastetxerekin eta gure irakasleak beste eskola batzuetan ere aritzen dira. Beste unibertsitateetako irakasleak pertsonalki ezagutzen ditugu eta harreman ona dugu.

­Izena emateko epea amaitzear dago eta helburutzat iazko ikasle kopurua mantentzea jarri zenuten. Bildu al dituzue 300 parte-hartzaile horiek?

Larunbatean amaituko da matrikulatzeko epea, eta, kopuru zehatza ez dakit zein izango den, baina iazko 300 ikasleak biltzea espero dugu. Aipagarria da horietatik gehienak irakasleak eta profesionalak direla, alor jakin bateko jakinduria indartzera datozenak. Ikasleria berezia dugu beste uda ikastaro batzuekin alderatuz.

­Udan, Mondragon, UPV-EHU, UEU eta beste hainbat ikastetxek antolatzen dituzte ikastaroak. Zer bereizgarri dute UNED-Bergarakoek?

Gure rola edo papera osagarria izatea da. Azkenean, badakigu udako eskaintza zabala dela, eta gure proposamena neurtua da; badakigu beste horiek hor daudela eta gure esparrua kontuan hartuta antolatzen ditugu. Gainera, kurtsoak ekainerako antolatu ditugu ikasleek azterketak amaitu eta oina gal ez dezaten baina, bereziki, beste unibertsitateekin norgehiagokan ez ibiltzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio año después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea